Deskribapena: Jokalariek deitzen dituzten txapeldunen bitartez egiten dute elkarren aurka borroka bi taldek. Laguntza-eskatzaile bat dute ordezkari jokalariek. Jokoko elementu iraunkorra da laguntza-eskatzailea, eta harengandik jasotzen dira jokalari bakoitzaren estatistikak eta puntuazioak.
Araudia
- Partidaren irabazlea: aurkariaren lotura erabat suntsitzen duen taldea, edo aurkaria amore ematera behartzen duena.
- Murrizketak: une honetan ez dago ez objektu- ez txapeldun-murrizketarik. Arbitro nagusiak hala nahi badu, murrizketa gehiago ezar daitezke lehiaketa-garaian.
- EZIN da jokatu Mordekaiser-en.
Partidaren konfigurazioa
- Modua: jarduera-errekrutamendua (edo ausaz hautatzea, eskuzko errekrutamendua baldin bada).
- Txapeldunaren hautaketa: errekrutamendu-modua erabiliko da. Aldez aurretik desblokeatu dituzten txapeldunak bakarrik hauta ditzakete jokalariek, edo txapeldun-txandaketaren bidez une horretan erabilgarri dituztenak. Ez da onartzen ausazko hautaketa. Lehenengo aukera nork duen erabakitzeko bi taldeen artean zozketa bat egingo da.
- Mapa: laguntza-eskatzailearen arraila (uda), bost bosten aurka.
- Atsedenaldia eta deskonexioak: Jokoa eten daiteke, baldin eta arrazoi justifikaturen bat badago. Arrazoi justifikatua da, adibidez, berari ez dagozkion arrazoiengatik jokalari bat konexiorik gabe geratzen bada. Bere borondatez utzi badu, partidak normaltasunez jarraituko du.
- Arrazoiren bategatik joko-zerbitzariek huts egiten badute partidan zehar, antolakuntzari jakinarazi behar zaio, erabaki bat har dezan.
Joko zikina:
Jarduera hauek joko zikintzat joko dira:
- Edozein amarru-programaren eta/edo mapak pirateatzeko programaren erabilera.
- Nahita deskonektatzea.
- Baimendutako konfigurazio estandarraz gaindiko edozein konfigurazioren erabilera.
- Irabazten uztea, nabarmen, aurkariari.
- Kiroltasun gutxiko portaera, edo, oro har, kaltegarria (garrasi egitea, adibidez), desegokia eta beste jokalari baten aurkako jokabide ez-profesionala (partidaren barruan ere). Arbitroek bidegabetzat jo duten joko-errore baten erabilera.
- Atzematen bada jokalariren bat joko zikintzat jotzen diren jardueretakoren bat egiten ari dela, ohartarazpen bat jasoko du jokalari horrek, edo erretiratzeagatik galduko egingo du, edo lehiaketatik kanpo geratuko da. Arbitroen esku dago, soil-soilik, erabaki horietakoren bat hartzea.
- Partidak irauten duen bitartean, joko zikina zigortzeko beste erabaki batzuk ere har ditzakete arbitroek.
- “Alferrikako solasaldiak” (edonolakoak) lehiaketa-garaian. “Alferrikako solasalditzat” joko dira kasu hauetatik kanpora dauden guztiak:
- Jokalarien arteko agurrak.
- Porrot-seinaleren bat (Mesedez, gg, GG, edo arbitroak irabazlea zein den erabakitzeko erabil dezakeen beste zeinahi seinale).
- Kiroltasun txikiko portaerari buruzko klausula urratzen ez duten solasaldiak jokalarien artean.
- Arbitroak jokoaren osagarritzat jotzen duen zeinahi mezu.
- Internetik kanpoko lehiaketa batean arbitro batek erabakitzen badu kanpoko giroak (prentsa, taldeburua, jokalaria, ikuslea...) jokalari bati abantaila bidegabea eskaintzen edo eskaini diotela, ohartarazpen bat jaso dezake jokalariak, edo automatikoki galdu borroka (arbitroak bakarrik har dezake erabakia).
Azken xedapenak:
Goian aipatutako arauak zuzendu egin daitezke kasu hauetan:
- Joko ofizial bakoitzeko adabakiaz edo bertsioaz baliatzea erabakitzen badute (beren kabuz) lehiaketako arbitroek;
- jokoaren bertsiorik eguneratuena erabiltzeko behar diren konfigurazioa eta joko-aukerak aldatzea erabakitzen badute (beren kabuz) lehiaketako arbitroek;
- amarruen aurkako programa berriren bat eta/edo amarruen aurkako beste funtzioren batzuk erabiltzea erabakitzen badute (beren kabuz) lehiaketako arbitroek;
- jokoaren konfigurazioa eta/edo beste eragiketa batzuk aldatzea erabakitzen badute (beren kabuz) lehiaketako arbitroek, Internet barruko eta Internetetik kanpo lehiaketen arteko aldeak direla eta.
Ordutegiak eta emaitzak:
Bi taldeetako kide guztiak ados badaude, partidarako ezarritako ordua baino lehen joka daiteke. Ezarritako ordutik hamar minutura talde aurkaria aurkeztu ez bada, berehala jakinarazi beharko zaio antolakuntzari, aurkeztu ez den taldea deskalifikatzeko.
Emaitzak intranetaren bidez bidaltzen dira, honen antzera:
Irabazlea: *taldearen izena* - Galtzailea: *taldearen izena*
Partidaren irabazlea argi ikusten den pantaila-irudia ateratzea gomendatzen da.
Oharrak:
Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.