Fifa 20

FIFA 20 futbol-simulazioko bideo-joko bat da, EA Sports-ek garatua, Electronic Arts-en FIFA seriearen barruan. PlayStation 4, Xbox One, Microsoft Windows eta Nintendo Switch (Legacy bertsioa) plataformetan erabil daiteke. EA Sports-ek irailaren 10ean merkaturatu zuen demoa, eta irailaren 27an jokoa bera. PS3 eta Xbox 360 gailuetan erabili ezin den frankiziaren lehen jokoa da; FIFA 19 da kontsola horietarako atera zen azkena.   

Jardueraren araudia

Lehiaketa-mota: Bracket sinpleak: 1 vs 1

Bertsioa: PS4

Araudia:

  • Edozein klub edo selekzio nazional aukeratu daiteke.
  • Aukerak lehenespenez datozenak izango dira.
  • Galarazita dago korner pertsonalizatuak eta defentsa klasikoa erabiltzea.
  • Berdinketa gertatzen bada, luzapena eta penaltiak jokatuko dira.

Oharrak:

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch