Hitzaldiak

OpenGunean emango diren hitzaldien berri emango dizuegu.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

HITZALDIEN ORDUTEGIA*

 

Ostirala, abenduak 6

12:00 - 12:45 Gizarte-kontzientzia, bideo-jokoen bidez: sentsibilizazioa gamifikatzeko modu bat

13:00 - 13:45 Playing with ICS (Industrial Control Systems)

19:00 - 19:45 Ama, hackera izan nahi dut

Larunbata, abenduak 7

12:00 - 12:45 “Hotzeko” segurtasun-kopia, segurtasun-kopia deskonektatu berria

13:00 - 13:45 Ez gaitezen izan gauza berrien beldur: zer dira kriptotxanponak eta zer jakin behar dut arlo horri buruz

16:00 - 16:45 Side Channel Attacks eta hutsegiteen injekzioa, informazio-ihes eta -estrafiltraziorako

17:00 - 17:45 OWASP Top 10: Web-aplikazioen ahultasunak eta zibersegurtasuna

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

Gizarte-kontzientzia, bideo-jokoen bidez: sentsibilizazioa gamifikatzeko modu bat

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Pablo González de Garibay Vigo           

Enpresa: Konkatena

Hitzaldiaren deskribapena:

Gure esperientzia azalduko dugu; diskriminazioari buruzko sentsibilizazio-hitzaldiak egiten ditugu, bideo-jokoak erabiliz komunikazio-elementu gisa.

Azalduko dugu zer ikuspegi teorikotatik planteatzen ditugun tailer horiek, nola egiten ditugun eta zer ondorio atera ditugun 18 tailer egin ondoren.

Kontzeptu garrantzitsuak:

gamifikazioa, aurpegirik gabeko orokortzeak, espazio komunak, Stanislavski metodoa.

Zer publikori dago zuzendua?

Publiko guztiei, baina, batez ere, gurasoei, irakasleei, komunikazioko profesionalei eta irabazi asmorik gabeko jardueretan aritzen direnei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Gasteizen jaio zen, 31 urte ditu, eta Soziologian lizentziatu zen Madrilgo Karlos III.a Unibertsitate Publikoan.

Azken bi urteetan, diskriminazio-teknikari aritu da Accem-en (Vitoria-Gasteiz), errefuxiatuei laguntzeaz arduratzen den GKE-etako batean.

Gaur egun Konkatena proiektuan ari da lanean, gamifikazioan, herritarren partaidetzan eta joko digitalen garapenean oinarritutako proiektu .

Ordutegia: Ostirala, abenduak 6, 12:00 - 12:45

Gora itzuli ^

Playing with ICS (Industrial Control Systems)

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jordi Ubach

EnpresaOsane Consulting

Hitzaldiaren deskribapena:

Industria-enpresetako IT/OT integrazioaren ondorioz, ehunka industria-gailu Internetera konektatuta daude inolako kontrolik eta ikuskapenik gabe. Ondorioz, gailu horietara sartzeko eta horiek manipulatzeko arriskua dago, eta horrek kalteak eragin ditzake sistemetan eta industrien alderdi fisikoan.

Hitzaldi honetan, sistema horien zaurgarritasun ohikoenak azalduko ditugu, baita segurtasun-konfigurazio txarren edo konfigurazio lehenetsien ondorioz konektatuta eta eskuragarri dauden sistema ugari ere.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Jordi Ubach. Elektronika industrialeko ingeniaria da. Kontrol industrialeko sistemetan espezializatuta dagoen zeibersegurtasuneko aholkularia da. UCLM unibertsitateak eskaintzen duen Zibersegurtasun Masterreko irakaslea da. Perito judizial informatikoa da. Hainbat ekitalditan eman ditu hitzaldiak: RootedCON, Navaja Negra, Owasp...

Web:

https://www.osaneconsulting.com/

https://es.linkedin.com/in/jordi-ubach-9971a1a5

https://twitter.com/osaneconsulting

Ordutegia: Ostirala, abenduak 6, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Ama, hackera izan nahi dut

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Borja Pintos Castro

EnpresaGaliziako Zentro Teknologikoa Fundazioa (GRADIANT)

Hitzaldiaren deskribapena:

Izugarri gustatzen zaizu hackinga, baina ez dakizu nondik hasi? Segurtasun informatikoan hasi nahi duzu lanean, baina ez dakizu prest zauden ala ez? Lan-elkarrizketetan beti baztertzen zaituzte esperientzia duen jendea bilatzen dutelako? Hitzaldi honetan aholkuak emango dira jakiteko nola hasi behar duzun segurtasun informatikoaren arloan, adar desberdinetan: pentesting, exploiting, auzitegi-azterketa, aplikazio seguruen garapena... Eta benetan horretan aritu nahi baduzu, lan-elkarrizketetarako prestatzen lagunduko dizugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Segurtasun informatikoaren zale sutsuei, eta horretan lan egin nahi dutenei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Segurtasun informatikoaren zale amorratua.

Informatika Ingeniaritza ikasi zuen Coruñako Unibertsitatean, Segurtasun Informatikoko Masterra egin zuen Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean, eta Ethical Hacker v10 ziurtagiria du.

Gaur egun, Gradianten ari da lanean, Segurtasunaren eta Pribatutasunaren arloan.

Hainbat segurtasun-proiektutan aritu da lanean, hala nola pentestingean, kriptografia eta HSMak erabiliz software segurua garatzen, honeypoten aurkako zibererasoak aztertzen eta sare-trafikoa aztertzen mehatxuen bila, eta erakundearen segurtasuna hobetzeko barneko taldeko kidea da.

Informazio gehiago: https://www.linkedin.com/in/borja-pintos-castro/

Webhttps://www.gradiant.org/

Ordutegia: Ostirala, abenduak 6, 19:00 - 19:45

Gora itzuli ^

“Hotzeko” segurtasun-kopia, segurtasun-kopia deskonektatu berria

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: José Alberto Esteban Domínguez

Enpresarecuperadata.com

Hitzaldiaren deskribapena:

Hotzeko segurtasun-kopien zerbitzuari buruz hitz egingo dugu. Biltegiratze-zerbitzu horrek biltegiratze segurua eskaintzen du. Gure bezero askori ransomwareen erasoen aurrean informazioa babestuta edukitzeko balio izan die; izan ere, "hotzeko" sistemak, besteak beste, Internetetik aldi baterako deskonektatzea ere badakar, eta, horri esker, ransomwareen erasoetatik eta beste eraso batzuetatik babestuta geratzen dira.

Zer publikori dago zuzendua?

Datu digitalak gordetzeko gailuak —disko gogorrak, pendriveak edo bestelako edozein gailu— erabiltzen dituen edozeini; informatikako teknikarientzat ere oso interesgarria izan daiteke.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

20 urte baino gehiagoko eskarmentua dut datuak berreskuratzen, eta lan asko egin dut, baita ere, mikroinformatikako teknikari gisa, Windows eta Linux eremuetako zerbitzarietan, webguneen programazioan eta abar.

Webhttps://www.recuperadata.com/

Ordutegia: Larunbata, abenduak 7, 12:00 - 12:45 

Gora itzuli ^ 

Ez gaitezen izan gauza berrien beldur: zer dira kriptotxanponak eta zer jakin behar dut arlo horri buruz

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Eneko Astorquiza San Nicolás

Enpresa: Blockchain Euskadi

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldi honetan, kriptotxanponak zer diren, zer jatorri duten eta zer mota dauden aipatuko dugu, eta haiekin lana egiteko moduak aipatuko ditugu, diru-zorroak, kanbio-etxeak.... Mundu hau ulertzeko eta ezagutza gutxieneko batzuk izateko behar duzun guztia.

Zer publikori dago zuzendua?

Kriptotxanponei buruzko informazioa interesatzen zaien eta esperientziarik ez duten edo esperientzia gutxi duten pertsonei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

“Bitcoin & Blockchain Euskadi” eta “seclabs_Euskadi” telegram-taldeetako eta beste askotako kidea, Tecnobitcoin.es plataformaren sortzailea eta kriptotxanponen munduaren sinesle erabatekoa.

Webwww.kriptotxapela.com

Ordutegia: Larunbata, abenduak 7, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Side Channel Attacks eta hutsegiteen injekzioa, informazio-ihes eta -estrafiltraziorako

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jose Luis Flores Barroso

Hitzaldiaren deskribapena:

Albo-kanaletako erasoei eta hutsegiteen injekzioari buruzko teknikak, informazio babestua (pasahitzak, IPa...) lortzeko baliagarriak.

Zer publikori dago zuzendua?

Publiko ororentzat: teknikoa eta ez-teknikoa.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ikerlaneko ikertzailea, Zibersegurtasun Industrialaren eta Adimen Artifizialaren alorrekoa.

Ordutegia: Larunbata, abenduak 7, 16:00 - 16:45

Gora itzuli ^

OWASP Top 10: Web-aplikazioen ahultasunak eta zibersegurtasuna

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Daniel Conde Rodríguez

Enpresa: OWASP Bilbao Chapter

Hitzaldiaren deskribapena:

OWASP (Open Web Application Security Project) irabazi-asmorik gabeko elkarte profesional bat da, eta softwarearen segurtasunari buruz gehiago ikasi nahi duen edonori irekita dago.
Owasp Top 10 proiektua zibersegurtasunaren garrantziaz jabetuarazten saiatzen da, erakundeek dituzten arrisku kritikoenetako batzuk identifikatuz. 
Hitzaldian, OWASP Top 10 zer den, zer helburu dituen, zer motatako ahultasunak dituen eta zer arrisku dituen azalduko dugu, eta eraso horietatik babesteko zenbait neurri azalduko ditugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Zibersegurtasunean interesa duen edonori zuzenduta dago hitzaldia. Zenbait alderdi tekniko aipatuko ditugu hauentzat interesgarriak: programatzaile/garatzaile, sistemen administratzaile/arkitekto eta segurtasun informatikoaren kudeatzaile eta erakundeentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Daniel Conde EHUko Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa da. Duela 10 urte hasi zen cloud profesional gisa lanean, eta gaur egun Webhostingeko operazioen koordinatzaile gisa dihardu Acens-en (Telefónica Empresas). Zibersegurtasunaren zale amorratua da, INCIBEren ziberlaguntzailea, hainbat biltzar nazionaletako speakerra (EuskalHack-n, kasurako) eta OWASP Bilbao Chapter-en sortzaileetako bat.

Webwww.linkedin.com/in/daniconde

Ordutegia: Larunbata, abenduak 7, 17:00 - 17:45

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch