Call of Duty 2v2

Lehiaketaren formatua:

Formatua: Kanporatze bikoitza (Winners / Losers).

Txandak: Lehiaketa osoa BO3an jokatuko da.

Jokalariak taldeko: 2 jokalari gehienez.

Bertsioa: PC. Erabilgarri dagoen azkena.

Araudia:

Partidaren konfigurazioa:

  • Partida pribatu bat sortuko da
  • Partidaren doikuntzen menuan:

○ Modua: GunFight

○ Jokoaren arauak: Lehenespenez

○ Boten konfigurazioa: Botik gabe

○ Mapak

■ Docks

■ Gulag Showers

■ Hill

■ King

■ Pine

■ Speedball

■ Stack

○ Irabazten duen taldea hurrengo Winners fasera pasatuko da.

○ Galtzen duena, berriz, Losers taldera pasatuko da.

Mapen picka/debekua:

  • Seedean 0etik hurbilen dagoen taldea A taldea izango da.
  • Eta urrunena dagoena, B taldea.
  • 0tik hurbilen dagoen taldea 1 eta 3 mapen Host-a izango da (A taldea).
  • Betoak Gunfighten:

○ A taldeak betoa jarriko dio Gunfight-en mapa bati

○ B taldeak betoa jarriko dio Gunfight-en mapa bati

○ A taldeak betoa jarriko dio Gunfight-en mapa bati

○ B taldeak betoa jarriko dio Gunfight-en mapa bati

○ Gainerako mapetatik, lehenik zer mapatan jokatuko duten hautatuko du B taldeak.

○ Gainerako mapetatik, bigarrenik zer mapatan jokatuko duten hautatuko du A taldeak.

Lekua.

  • Beste mapa hirugarren tokian jokatuko da.

Partida etetea/deskonektatzea:

  • Jokalari bat deskonektatzen bada, baldin eta inongo jokalarik kalterik izan ez badu, partida eten ahal izango da, aurrez aurkako taldeari jakinarazita. Deskonektatu den jokalariari 5 minutuan itxarongo zaio gehienez.
  • Deskonexioa aurreko paragrafoan aipatutako baldintzetatik kanpo gertatzen bada, partidak normal jarraituko du amaierara arte. Deskonektatu den jokalaria berriro konektatu ahal izango da partidak irauten duen bitartean. Galarazita dago parte-hartzaile hori ordezkatzea deskonektatu den partidan.
  • Arazoak bi taldeei eragiten badie (jokoaren zerbitzarien akatsa eta abar), martxan dagoen partida amaitutzat eman eta berriro jokatuko da.

Emaitzak:

  • Azken pantailaren pantaila-irudiak hartu beharko dira, emaitzak agerian direla.
  • Partidaren emaitza intranetera igo beharko da. Talde irabazlea winners bracketeko hurrengo itzulira pasatuko da. Galtzailea, berriz, losers bracketera.
  • Emaitzen pantaila-irudiak eta kiroltasunik gabeko jokabideenak izatea, halakorik bada, parte-hartzaile guztien ardura da.

Jakinarazpena:

  • Parte-hartzaileek gogokoen duten ahots-programa erabil dezakete (Discord, Team Speak, Ventrilo…).
  • Taldeko kapitainek baino ezingo dute erabili txata norgehiagoketan.

Arazoak partidetan eta deskalifikazioak:

  • Exploitak edo bugak erabiliz gero, galdu egingo da uneko partida automatikoki, eta taldea txapelketatik kanporatuko da.
  • Antolakuntzak eskubidea izango du talde bat deskalifikatzeko, bere irizpideen arabera, irregulartasunen bat detektatzen edo susmatzen badu.

Oharrak:

  • Azaldutako arauak erreferentzia gisa erabiliko dira, baina baliteke antolatzaile batek edozein unetan eguneratzea, beharren arabera, azken orduko aldaketak edo argibideak direla eta. 
  • Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch