Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa etxean.

  • The One And Only Conquest
  • Marrazketa analogikoa
  • Motorrik gabeko hegaldia
  • FastCosplay
  • Pictionary taldeka
  • Kanta-kantari
  • Fast Crimping
  • Globo Royale
  • Harri-orri-ar eta salto
  • KAHOOT
  • JulaHop lehiaketa
  • Botilari buelta
  • Aire-serpentina otarrera!
  • Tuister JASTAG
  • GeoGuess
  • Zinemari buruzko Triviala
  • Cosplay Runway

 

 The One And Only Conquest

BESTE JARDUERA BATZUETAKO ekitaldietan gehien parte hartzen duten eta gehien irabazten duten pertsonek fitxak eskuratuko dituzte, eta, partyaren amaieran, saria jasoko dute.

 Marrazketa analogikoa

Erakutsi nola marrazten duzun papera eta arkatza erabilita, imajinatu ametsezko mundu bat, adarbakarrarekin eta ostadarrarekin, edo marraztu zure pertsonaia gogokoena edo amorru handiena ematen dizun ORGa... libre da.

 Motorrik gabeko hegaldia

Paperezko hegazkinak zeruak zeharkatzen. Erakutsi zer trebea zaren papera tolestu eta makina hegalari gaindiezinak egiten. Bota baino lehen, gogoratu puntan putz egitea.

 FastCosplay

Aurrekontu handirik izan ez arren beren sorkuntza-arteak erakutsi nahi dituztenek aukera dute maniki bat ekarri eta beren ideiei forma eta zentzua emateko.

 Pictionary taldeka

Eszenatokira 4ko taldeak igoko dira. Hiruk margotu egingo dute, eta batek asmatu… Margotzen dutenek 10 segundo izango dituzte txandaka marrazteko. Denbora amaitutakoan, zer marraztu duen asmatu behar du besteak.

 Kanta-kantari

Parte-hartzaileak binaka jarri, eta kanta bat eta hitz bat proposatuko zaizkie. Hitz hori bera bakarrik erabilita abestu beharko dute kanta.

 Fast Crimping

Fast azkarra eta crimping... Crimpinga. Partyko klasikoetako bat.

 Globo Royale

Globo bat emango zaio parte-hartzaile bakoitzari. Globo hori orkatilari lotu behar zaio, eta, jokoa hasitakoan, gainerakoen globoak }lehertu behar dira; bakarra gera daiteke.

 Harri-orri-ar eta salto

Bi taldek jokatzen dute. Hasierako puntu batetik abiatu, eta marka batetik bestera salto eginez joango dira. Jokalari aurkariarekin topo egitean, harri-orri-ar egin eta irabazten duenak egingo du aurrera.

 KAHOOT

Denetik dakizu. Erakutsi.

 JulaHop lehiaketa

Unibertsoko erritmo handieneko gerrien erakustoki bihurtu da partya. Erakutsi badakizula julahopari eragiten.

 Botilari buelta

Interneteko fake bideoek ez dute balio. Erakutsi zure trebetasuna zuzenean. Tapoian pausatzen bada, sari bikoitza!

 Aire-serpentina otarrera!

Ontzitik ontzira eginez, ezetz sartu gizateriak inoiz sortutako tresnarik absurdoena!

 Tuister JASTAG

Erronka desberdinei aurre eginda, txartelak eskuratuko dituzue; txartel gehien irabazten duenak The One And Only titulua irabaziko du.

 GeoGuess

Galdu egin naiz berriro, eta mapak ez dit argi erakusten non nagoen... Lagunduko didazu?

 Zinemari buruzko Triviala

Keparen eta Cristianen eskutik, Encounter guztietan arrakasta handia izan duen Zinemaren Triviala.

Hurbildu eszenatokira!

FINAL HANDIA larunbatean izango da, agertoki nagusian.

ARAUDIA:

Azken fase honetara igaro aurretik, parte-hartzaileek fase kanporatzaile bat igaro behar dute, non galdera-txanda bat egingo da, zeinetatik lau finalistak aterako diren. Lehenengo txanda honetan, filmen irudiak agertzen dira, eta haien inguruko galderak erantzun behar dituzte parte-hartzaileek. 

Lau finalistak sailkatzen direnean, agertokira igoko dira, eta final handia hasiko da, non bost galdera-txanda gainditu beharko baitituzte. Asmatzen badute, 1 puntu lortzen dute; ez badute asmatzen, errebotea egiten da, eta beste finalista batek lor dezake puntua.

 Cosplay Runway

Kapa, ileordea, arkua… Atera armairutik zuen galarik onenak, ostiralean Cosplay pasarela izango baitugu eszenatokian.
Beraz, El señor de los Anillos filmaren estreinaldiko edo anime edo bideo-jokoen azken sagako elfo-jantzia gordeta badaukazue, aukera ona da hau berriz erabiltzeko.
Lehiaketa 20:00etan hasiko da, baina 15 minutu lehenago agertokiaren aurrean egon beharko dute cosplayerrek. Zatozte, eta jarri gure epaileen aurrean; nahi baduzue taldetan, eta, bestela, bakarka.


.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch