Tailerrak

OpenGunean emango diren tailerren berri emango dizuegu.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

 

TAILERREN ORDUTEGIA*

 

Ostirala, abenduak 6

10:00 - 11:45 Piano elektronikoa

12:00 - 13:45 MicroMaqueen robota

16:00 - 17:45 E-mail marketing kanpainak MailChimp erabiliz

18:15 - 20:00 Mugikorrerako aplikazioak sare sozialetan edukiak sortzeko

Larunbata, abenduak 7

10:00 - 11:45 Piano elektronikoa

12:00 - 13:45 MicroMaqueen robota

16:00 - 17:45 Piano elektronikoa

18:00 - 19:45 MicroMaqueen robota

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

Piano elektronikoa

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Tailerraren deskribapena:

Elektrizitate-eroaleak diren elementuak erabiliz piano baten teklatua eraikiko dute.

Plaka elektroniko baten bidez, tekla bakoitzetik igarotzen den korrontea detektatu eta tekla bakoitza programatuko dute bakoitzak dagokion nota eman dezan. Bozgorailu baten bidez nota entzungo da eta melodia bat programatu beharko da.

Zer publikori dago zuzendua?

Haurrentzako, 8 urtetik aurrera.

Webhttps://camptecnologico.com

Ordutegia: Ostirala, abenduak 6, 10:00 - 11:45

Larunbata, abenduak 7, 10:00 - 11:45 eta 16:00 - 17:45

Gora itzuli ^

MicroMaqueen robota

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Tailerraren deskribapena:

Tailer honetan Micro: maqueen robota muntatu eta programatuko dute. Robot hau Micro:bit plaka elektronikoaren bidez programatzen da.

Micro:bit plaka programagarri bat da, robotika eta programazio ikasketak sustatzeko eta errazteko helburua duena. Sentsoreekin, azelerometroarekin, led argiekin eta B Bluetootharekin diseinatuta dago eta programatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak ditu. MakeCode kodea erabiliz programatzen da, auto bat urrutiko aginte bidez kontrolatzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Haurrentzako, 10 urtetik aurrera.

Webhttps://camptecnologico.com

Ordutegia: Ostirala, abenduak 6, 12:00 - 13:45

Larunbata, abenduak 7, 12:00 - 13:45 eta 18:00 - 19:45

Gora itzuli ^

E-mail marketing kanpainak MailChimp erabiliz

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Daniel Arrilucea

Tailerraren deskribapena:

E-mailing-a bezeroekin komunikatzeko teknika bat da, zeinak, SPAMa gorabehera, emaitza oso onak ematen jarraitzen duen. Marketin-planetako funtsezko osagaiak dira Newsletter-ak oraindik ere. Banan banako marketina egiteko modurik zuzenena izaten jarraitzen du, gainera, bezeroak fidelizatzeko balio du eta produktuak eta zerbitzuak sustatzeko modurik errentagarriena da.

Hitzaldi honetan MailChimp-ek eskaintzen duen potentzialaren ikuspegi orokorra azalduko da. Email marketing-erako plataforma honen bidez e-mail bidezko kanpaina apartak diseinatu, sare sozialetan partekatu eta web-zerbitzuekin integratu ahalko dituzu. Bezeroen datuak kudeatzeko, bidalketak segmentatzeko eta emaitzen txostenak egiteko tresna apartak eskaintzen ditu.

MailChimp-ek hilean 2.000 erabiltzaileri (gehienez) 12.000 mezu bidaltzeko doako zerbitzua dauka. Beharrizan handiagoa dutenentzat plan aurreratuak eta neurrira egindakoak ere badaude.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Dani Arriluceak 20 urte daramatza informatika aholkularitzetan eta Internet zerbitzuko enpresetan lanean. Gaur egun, profesional independentea da eta teknologia berriekin lotutako gaietako prestatzailea.

Ordutegia: Ostirala, abenduak 6, 16:00 - 17:45 

Gora itzuli ^

Mugikorrerako aplikazioak sare sozialetan edukiak sortzeko

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Daniel Arrilucea

Tailerraren deskribapena:

Solasaldi honetan sare sozialetan integratzeko edukia sortzeko balio duten hainbat aplikazio azalduko dira. Aplikazio horiei esker eduki bisuala eta erakargarria sortzeko aukera dago, horrela, gure sareak elikatzeko eta erabiltzaile/bezeroekin komunikatzeko, formatu grafikoak, argazkiak eta bideoak baliatuz eta ordenagailua erabili behar izan gabe.

Mugikorrean eta tabletan erabiltzeko aplikazioen prestazioak eta funtzionamendua ikusiko dugu. Besteak beste, honako hauek jorratuko ditugu: Text Swag, Adobe Spark, Quik, Unfold eta Canva.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Dani Arriluceak 20 urte daramatza informatika aholkularitzetan eta Internet zerbitzuko enpresetan lanean. Gaur egun, profesional independentea da eta teknologia berriekin lotutako gaietako prestatzailea.

Ordutegia: Ostirala, abenduak 6, 18:15 - 20:00 

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch