Beste eduki batzuk

 

 

Errealitate mistoa: Wuautech

Joko eta esperientzia hiperrealistak, eta instalazio handiak, zeinetan nahasten diren errealitatea, errealitate birtuala, fisikoa eta digitala. Gure helburua da erabiltzaileak hunkitzea eta zirrara eragitea.

Baldin eta plataforma-joko bat egiten badugu, erabiltzaileak plataforma errealak igo eta jaitsiko ditu, txanponak hartuko ditu gorputzarekin, eta benetan egingo du salto. Baldin eta ibilbide bat osatu behar bada, oholak zeharkatu eta bideari jarraituko dio, benetako zirkuitu bat izango balitz bezala.

Hiperrealitatea da hori, eta inoiz ere ez duzu parekorik sentitu.

Webwww.wuautech.com

twitter facebook instagram

Gora itzuli ^

VR Experience Eremua

Duela urte eskas batzuk, errealitate birtuala (VR) guztiz ezezaguna zen gehienontzat; pixkanaka, baina, gero eta gehiago ari da zabaltzen gizartean.

Aisialdiko euskarrietan aurkitu dezakegu gehien, nahiz eta gero eta gehiagotan erabiltzen den beste eremu batzuetan; medikuntzan, esaterako.

VRko zenbait kit izango ditugu hardwarearen eremuan, eta edozein probatu ahal izango duzu. Nahi duen ororentzat izango da zabalik VR eremua. Zatoz, eta gozatu etorkizuneko entretenimenduaz. Sentsazio benetan bereziak biziko dituzu: zonbien apokalipsi batetik bizirik atera den bat, jedi bat musikaren erritmoan mugituz ezpata, edo kale-artista bat hiriko kaleetako hormak spray batez margotzen.

Esperientzia horiek guztiak eta askoz gehiago izango dituzu zain VR eremuan.

Gora itzuli ^

 

3D Inprimagailu-Granja

 

Hemen gelditzeko etorri da 3Dko inprimatzea. Erabateko iraultza etxerako nahiz arlo profesionalerako; etxe asko aldatu ditu, eta jarraituko du aldatzen gero ere.

Gora itzuli ^

Modpc Store 

Saltoki ofiziala. Beti bezala, ekitaldian parte hartuko duten marka eta enpresen eskaintzarik onenak aurkituko dituzue han.

Zure PCa konfiguratzeko eta berritzeko kontsultak, teknikari onenen eskutik. Ekarri zure ekipoa, hedapen onena egiteko baloratu dezaten, askoz urte gehiagoz iraun dezan; edo lortu potentzia estra; edo galdetu zer arazo tekniko sor dakizkizukeen ekitaldian. Atera ahalik eta etekinik handiena zure PCari.

Hardwarea, monitoreak, kableak, konponketak, modding-a, gaming-a eta askoz gehiago. Hardwarearen zale sutsuak.

Kontsultatu Storen eskuragai izango dituzun produktu guztien zerrenda: https://www.modpc.com/eventos

twitter facebook 

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch