Smash

Nintendo unibertsoko pertsonaia gustukoenekin (Mario eta Link, Donkey Kong eta Pikachu), Super Smash Brosek zalaparta epiko eder honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Baietz kaosean amaitu, beti bezala! EVERYONE IS HERE!

Lehiaketa-mota: Presentziala. Taldeak 1 vs 1. Kanporaketa bakuna.

Jardueraren araudia

  • Borroka guztietan 3 partida jokatuko dira, eta onena pasatuko da aurrera (Bo3 edo best-of-three kanporaketa-mota), finalaurrekoetan eta finalean izan ezik; horietan, 5 partida jokatuko dira (Bo5 edo best-of-five kanporaketa).
  • Borroka bat nork bere burua suntsitzeko mugimendu batekin bukatzen bada, emaitzen pantailak erabakiko du irabazlea nor den.
  • Bat-bateko heriotza gertatuz gero, bizi gehien dituena izango da irabazlea, edo, biziak berdinduta badaude, ehuneko txikiena duena. Ehunekoetan ere berdinketa badago, borroka bat egingo da, irabazle bat izendatzeko; bizi bana eta 2 minutuko denbora-muga izango ditu. Bat-bateko heriotzarekin amaitzea ez da baliozkoa izango.
  • Debekatuta dago emaitzak hitzartzea. Antolatzaileak uste badu emaitza itundua izan dela, bi taldeak deskalifikatu ahal izango ditu txapelketatik. 
  • Debekatuta dago set bateko partidetan aholkuak eskatzea edo jasotzea.
  • Irabazlea ez dago pertsonaia errepikatzera behartua, baina hura aukeratzen lehena izan beharko du.
  • Amiiboak ez daude baimenduta.
  • Jokalari bat ez bada agertzen bere partidarako deia egin eta 5 minutura, eta txapelketa atzeratzen badu horrek, galdutzat emango zaio borroka.

Partidaren konfigurazioa

           3 biziko borrokaldia, gehienez 7 minutukoa.

           Final Smash barra: ez.

           Espirituak: ez.

           Hasierako kaltea: ez.

           Itemak: desaktibatuta edo bat ere ez.

           Mekanismoak: ez.

           Kideen erasoak: bai.

           Bultzada: 1.0x

           Ekintza indartzea: ez.

           Pausa: ez.

           Puntuazioa: ez.

           Kalte-neurgailua: bai.

           Balantzatze pertsonalizatua: desaktibatuta.

           Echo borrokalariak: banatuta.

           Radarra: handia.

           Aliatu zeharrargiak: ez.

           Mii borrokalariak: mugimendu-konbinazio guztiak onartzen dira*.

  • Mii borrokalariek jantzi lehenetsiak erabili beharko dituzte (kolorea hauta daiteke). Pertsonaiaren izenak bat etorri behar du mugimendu-aukerarekin, formatua hau izanik: (adibidez: 1321).

Set baten prozedura.

  1. Ausazko jokaleku bat hautatzen da legezko jokalekuen artean.
  2. Jokalari bakoitzak bere pertsonaia aukeratzen du (nahi izanez gero, pertsonaia itsu-itsuan hauta daiteke: jokalari bakoitzak antolatzaileari jakinaraziko dio zein pertsonaiarekin jokatu nahi duen, eta, hala, jokalari batek bere pertsonaia aurkariarenaren arabera aukeratzea saihestuko da).
  3. Lehen txanda jokatzen da.
  4. Jokalari irabazleak adierazten du pertsonaia aldatu nahi ote duen, eta berari dagokio lehenbizi aukeratzea.
  5. Jokalari galtzaileak adierazten du pertsonaia aldatu nahi ote duen, eta aukeratu egiten du.
  6. Partida jokatzen da.

            4., 5. eta 6. puntuak behin eta berriz egiten dira, Bo3 erako irabazle bat izan arte.

Set bateko prozedura (finalaurrekoa eta finala).

  1. Jokalari bakoitzak bere pertsonaia aukeratzen du (nahi izanez gero, pertsonaia itsu-itsuan hauta daiteke; jokalari bakoitzak antolatzaileari jakinaraziko dio zein pertsonaiarekin jokatu nahi duen, eta, hala, jokalari batek bere pertsonaia aurkariarenaren arabera aukeratzea saihestuko da).
  2. Strikeen ordena erabakitzeko, “harria, papera, guraizea” partida bat jokatzen da (Bo1). Irabazleak erabakitzen du nor hasiko den stage strike-an.
  3. Strike stagea hasten duen jokalariak hasierako 5 jokalekuetako bat kentzen du; bigarrenak beste bi kentzen ditu, eta lehenengoak gainerako bien artean aukeratzen du lehen txanda zein izango den.
  4. Lehen txanda jokatzen da.
  5. Setaren lehen partida irabazi duen jokalariak debekatu egin diezaioke beste jokalariari legezko jokalekuetako bat aukeratzea (hasierakoak + gehigarriak)
  6. Galdu duen jokalariak hurrengo txandako jokalekua aukeratzen du.
  7. Jokalari irabazleak adierazten du pertsonaia aldatu nahi ote duen, eta berari dagokio lehenbizi aukeratzea.
  8. Jokalari galtzaileak adierazten du pertsonaia aldatu nahi ote duen, eta aukeratu egiten du.
  9. Txanda jokatzen da.

            4., 6., 7., 8. eta 9. urratsak behin eta berriz egiten dira, Bo5ko irabazle bat izan arte.

Legezko jokalekuak

  • Hasierakoak
    • Borroka-eremua*
    • Azken helmuga*
    • Pokémon 2 estadioa
    • Smash herria
    • Kaloseko Pokemon Liga
  • Gehigarriak
    • Herriaren gainean hegan
    • Lylat sistema
    • Teseliako Pokemon Liga

Partida bateko lehen txandan jokalariak azken helmugara edo borroka-eremura joaten badira, adostu dezakete haien beste bertsio batean jokatzea.

Portaera- eta bertaratze-araudia. Kanporaketa bakuna

  • Berotze-partidak (kontrolen konfigurazioak egiaztatzekoak, adibidez) ezin dira izan 60 segundotik gorakoak.
  • Taldeko kideek kontsolen eremuan egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
  • Ordenan deituko zaie taldeei, eta taldeko partida guztiak jokatuko dira, garaile bakar bat geratu arte. Bertaratu ez diren parte-hartzaileak kanporatu egingo dira.
  • 5 minutu itxarongo dira, gehienez.
  • Debekatuta dago partida bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori egiten duenari, zigor gisa, txanda hori galdutzat emango zaio.
  • Ez da onartzen coachinga partidek iraun bitartean.
  • Ez da onartzen kiroltasunik gabeko portaerarik, ez presentzialik, ez txat bidezkorik.

Switch bertsioko kontrolagailuen araudia

  • Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina ezingo dira erabili makro edo turbo funtzioak dituzten kontrolak.
  • Switch-en pro aginteak kable bidez konektatuta egon behar du.
  • Bihurgailuak ez daude baimenduta.
  • Erakundeak ez du Gamecubeko aginteentzako egokigailurik. Halako aginte bat erabili nahi baduzu, egokigailua ekarri beharko duzu.
  • Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu beharko ditu partida hasi aurretik. Ezingo dituzte doitu saio erdian. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea partida bakoitzaren aurretik.
  • Kontrol-eskemak sortu eta gorde ahal izango dira. Izena ezin da izan iraingarria.

Oharrak:

Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch