Araudia
8 jokalarik osatutako taldetan/kanporaketetan egingo da lehiaketa. Hau da prozesua:
- Taldeak eta jokoaren ordutegia ekitaldiaren intranetean argitaratuko dira.
- Taldeko kideek kontsolen eremuan egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
- Zortzi kontsola egongo dira, eta haririk gabe jokatuko da: pertsona bat kontsola bakoitzeko (Nintendo Switch eramangarri moduan).
- Honela egingo da kanporaketa: Multzo bakoitzeko 2 jokalari onenak sailkatuko dira.
○ 4 zirkuitu jokatuko dira modu aleatorioan; hau da, zirkuitu aleatorioa bozkatu behar da.
○ Lehiaketak aurrera egin ahala, 8 zirkuitura zabalduko da jokoa (azken faseetan).
○ 150 cm3-ko GPa
○ Objektu normalak.
○ Pertsonaien eta ibilgailuen mugarik gabe.
○ Ekiporik gabe
○ CPUrik gabe
Portaera-eta joko-arauak
○ Etenaldiak. Oro har, ezin dira egin. Jokalari batek jokoa gelditu beharra badu ezinbestean, beste jokalariei jakinarazi behar die, etena egin aurretik.
○ Txapelketan parte hartzeko, antolatzaileek emandako aginteak erabili behar dira nahitaez.
○ Bug-ak eta Glitche-ak. Ezin dira erabili.
Oharrak
Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.