PARTY GUNEA:
Noiz
2019ko Abenduaren 6tik 8ra
Non
Lakua Gizarte Etxea
Helbidea:
Etxanobetarren Zidorra, 2
01010 Vitoria-Gasteiz
Nola heldu
Kotxez:
Ramón Rubial kaleko aparkalekua.
GPS koordenadak: 42.8552941,-2.6931729
Autobusez: 7. linea: Paula Montal/Escolapias
5. linea: Avda. de los Huetos/Ali
Argibide gehiago:
Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria bisitatu
Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du inguruko leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa 5ean (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 8an (igandea) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Osteguna 5 |
16:00 | 22:00 |
Ostirala 6 |
10:00 | 22:00 |
Larunbata 7 |
10:00 | 22:00 |
Igandea 8 |
10:00 | 17:00 |
Atseden-lekuari buruzko informazioa
Atseden-lekua Lakua pilotalekuan egongo da, kirol esparru berean.
Atseden-lekua osteguna 5 gauetik hasita, larunbata 7ko gauerarte erabili ahal izango da. Hortaz, aretoa igandea 8an utzi beharko da ikuskizuna bukatu aurretik.
Atseden-lekuak literak izango ditu (ezingo dira kanpin-dendak erabili).
Parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko ditu gaua pasatzeko beharko dituen berokiak (lotarako zakua, manta, edredoia …).
Dutxa zerbitzua
Dutxak atseden-lekuan egongo dira erabilgarri, Lakua pilotalekuan.
Eguneko sarrerak
Araba Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, balioa duen ordutegiaren barruan.
Eguneko sarreren balioa 10:00-tatik 22:00-tara izango da, eta abenduak 6 eta 7 egunetan bakarrik izango dira salgai (ostirala eta larunbata).
Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
Gainera Araba Encounterrek gune ireki bat dauka, doakoa, edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez.
OPENGUNE-ari buruzko informazio gehiago hemen