Prentsa
Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.
- Abenduaren 6 eta 8 artean Lakua Gizarte Etxean burututako informatika-bilkurak egundoko arrakasta izan du. Partaidetza aldetik, %50ean gainditu dira aurreikuspen baikorrenak; eta egoitza berriak erosotasun handiagoa eskaini die parte-hartzaileei
- Iazko konexio-abiaduraren bikoitza eman du partyak: segundoko 20 gigabit. Horrela, munduko ordenagailu-topaketa azkarrenen artean kokatu da Araba Encounter. Erronka teknologikoa ere gainditua izan da, sarea egonkor eta gertakari azpimarragarririk gabe mantendu baita
- Prestakuntza-eskaintzak izan duen harrerarekin pozik daude antolatzaileak, informatika zale mordoak hartu baitu parte hiru egunotan gauzatutako hitzaldi eta tailerretan
- Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babestu du ekimena, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin
Gehiago irakurri...
- Txanpon birtualak erosi aurretik ongi informatzeko eta konfiantzazko aholkulari bat bilatzeko gomendatu du Blockchain Euskadi elkarteko ordezkari Eneko Astorkizak. Pertsona fidakorrez aprobetxatuz sistema piramidalak indartzen dituzten ustezko adituak ugaritzen ari dela ohartarazi du
- Arabako partyan eskainitako hitzaldi batean, kriptotxanponekin jardutearen arriskuak azaldu ditu, baina azpimarratu du horien abantaila eta potentzialtasunengatik merezi duela Bitcoin bezalako txanponen alde apustu egitea. Eta etorkizunean horien erabilera normalizatua egongo dela gaineratu du
- Araba Encounterren barne antolatutako hitzaldi eta tailerretan pertsona askok hartu dute parte, bai euren ordenagailuekin Lakua Gizarte Etxean ezarrita dauden 340 lagunek eta bai kanpotik etorritako bisitariek
- Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babesten du ekimena, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin
Gehiago irakurri...
Bihar abiatuko da seigarren Araba Encounter, eta jarduera-eskaintza zabala izango da igandera arte, doako hitzaldi eta tailerrekin. Teknologia berriak publiko orokorrera hedatzeko helburuarekin, Lakua gizarte-etxera bertaratzen direnek 3D inprimaketako guneaz, droneez eta errealitate birtualaz gozatzeko aukera izango dute, baita teknologia horien aplikazioei buruz ikasi ere.
Gehiago irakurri...
- Lakua Gizarte Etxean egoitza berria duen informatika-bilkura igandera arte luzatuko da, eta lehen ordutik bisitari ugari gerturatzen ari dira teknologia berriez gozatzera
- Segundoko 20 gigabiteko konexio-abiadura izango dute parte-hartzaileek euren ordenagailuekin sarean nabigatzeko. Iazko abiaduraren bikoitzari ezartzeari esker, munduko party azkarrenen artean kokatu da aurten Araba Encounter. Gainera, 340 ordenagailu konektatu dira sarera, 2018an baino 20 gehiago
- Bisitariek gertutik ezagutu ahal izango dute ekimena, eta Opengune eremu irekiko doako ekintzetan parte hartu: hitzaldiak, tailerrak, bideo-jokoak, 3D inprimagailuak eta errealitate birtualeko jokoak
- Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babesten du ekimena, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin
Gehiago irakurri...
Abenduaren 6tik 8ra Gasteizen burutuko den Araba Encounter 06 topaketak egoitza berria izango du aurten, Lakua zentro zibikoan, parte-hartzaile eta bisitariei ahalik eta erosotasun handiena emateko helburuarekin. Gainera, segundoko 20 gigabiteko abiaduran, iazkoaren bikoitzan, konektatu ahal izango dira partaideak internetera. Euskaltelek eskainitako teknologiari esker, munduko party azkarrenetarikoen artean kokatu da Arabako bilkura.
Gehiago irakurri...