Dragon Ball Fighter Z

Deskribapena: Gokuk bere marka guztiak hautsiko ditu! Dragon Ballen azken urteetako jokorik ikusgarriena. Arc System Works-ek egin du, Guilty Gear eta BlazBlue borroka-leinu ezagunen sortzaileak.

Lehiaketa-mota: Presentziala. Taldeak 1 vs 1. Kanporaketa bakuna lehenengo faseetan eta bikoitza finaletan.

Bertsioa: PS4

Berariazko araudia:

* Bai kanporaketa-fasean bai finalean 3 partida jokatuko dira, eta onena pasatuko da aurrera (Bo3 edo best-of-three kanporaketa-mota).

* Borrokaldi bakoitza 3vs3 izango da, eta 300 segundo iraungo du gehienez.

* Txanda galdu duen parte-hartzaileak bakarrik alda dezake borrokalaria.

* Mapa ausaz aukeratuko da. Mapa jakin bat aukeratua izanez gero, ausazko mapa batekin berrabiaraziko da.

*  Finalaurrekoetan eta finalean, itsuka aukeratu daiteke pertsonaia, jokalariek hala nahi badute. Finalaurrekoan eta finalean, jokalari bakoitzak zein pertsonaiarekin jokatuko duen esan behar dio antolatzaileari, aurkariak jakin gabe, eta, gero, hautatu egingo dituzte. Hala, counterpickinga saihestuko da.

* Final Handirik bada, galtzaileen fasearen irabazleak 2 set irabazi beharko ditu lehiaketan nagusitzeko.

* Aldez aurretik atera diren pertsonaia guztiak egongo dira eskura.

Partidaren konfigurazioa

* Partidaren iraupena: 300 segundo.

Kontrolagailuen araudia

* Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina haiek ezin dira izan makrodunak edo turbodunak.

* PS4 aginteak kable bidez konektatuta egon behar du.

* Cronus Max Plus eta Titan One bihurgailuak ez daude onartuta.

* Antolakutzak Cronus Max Plus egokigailuak ditu lehiaketetarako bereziki prestatuak, inork egokigailu bat behar izanez gero beste plataforma bateko kontrolagailuak jartzeko. Egokigailu horiek bakarrik baimenduko dira.

* Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu behar ditu partida hasi aurretik. Partida erdian ezin dituzte doitu. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea partida bakoitzaren aurretik.

Portaerari eta bertaratzeari buruzko araudia

* Berotze-partidak (kontrolen konfigurazioak egiaztatzekoak, adibidez) ezin dira izan 60 segundotik gorakoak.

* Taldeko kideek kontsolen eremuan egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.

* Ordenan deituko zaie taldeei, eta taldeko partida guztiak jokatuko dira, garaile bakar bat geratu arte. Bertaratzen ez diren parte-hartzaileak kanpoan geratuko dira, baita galtzaileen txandetatik kanpo ere, halakorik egiten bada.

* Galtzaileen txandetan parte hartzea aukerakoa da. Haietan parte hartu nahi ez duenak jardueraren antolatzaileei jakinarazi behar die, txanda nagusitik kanporatuta geratu ondoren.

* 5 minutu itxarongo dira, gehienez.

* Debekatuta dago partida bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori eginez gero, zigor gisa, txanda hori galdutzat emango zaio.

* Ez da onartzen coachinga partidek iraun bitartean.

* Ez da onartzen kiroltasunik gabeko portaerarik, ez presentzialik, ez txat bidezkorik.           

Oharrak

* Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.

* Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

* Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

* Erakundeak uste badu edozein konfabulazio- edo itun-saiakera egin dela, saria ez emateko eskubidea izango du.

* Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch