Space Pirate Trainer

Gogoan dituzu 80ko hamarkadako arcade makinatxo haiek? Pentsa ezazu horietako batean sartuta zaudela. Space Pirate Trainer-ek arcade makina batean sartuko zaitu, droideen aurkako borrokan. Espazioko pirata batek imajina ditzakeen arma eta tresna guztiak izango dituzu eskura.

Baina… dena ez da tiro egitea. Sarrerako laserrak ere saihestu beharko dituzu, ez baitzara oso urrutira iritsiko ezkutuak soilik erabiliz.

Araba Encounter honetan antolatzen den txapelketan parte hartu ahal izango duzu. Lehen hirurek saria izango dute! Azkar ibili, dena bete baino lehen!

twitter facebook flickr youtube instagram twitch