Hardware-eremuko jarduera ero eta dibertigarrienean parte hartzeko prest? Ikusten duzue zuen burua borrokako robot txiki bat egiten freskagarri-latekin, kartoiarekin, bi pilekin, motor merkeekin eta irudipen-puska handi batekin?
Ba, zalantzarik gabe, hau izango da zuen lehiaketa gogokoena Araba Encounter honetan!
Arauak sinpleak dira: 2-4 pertsonako taldeak, oinarrizko materialaren kaxa bana talde bakoitzarentzat, eta kaxa sorpresa bat, parte-hartzaile guztientzat. Hiru... bi… bat.... Hasi lanean! Bi ordu izango dituzue borrokako robot txiki bat diseinatu eta egiteko berariaz horretarako gordeko den eremuan; ematen dizkizuegun materialak erabili beharko dituzue. Ongi egin beharko duzue, robota bukatuta duzuenean, odola eta azkoinak ikusi nahi baititugu! Sailkapen-txanda bat izango duzue taldeek; sailkatzeko, lehiakidearen robota erabilezin utzi beharko duzue, denbora-mugaren barruan. Berdinketa izanez gero, epaileek eta ikusleek erabakiko dute nor izango den irabazlea. Horretarako, kontuan izango dituzte ikusgarritasuna, kolpe-motak eta estetika. Hemen guztia da zilegi.
3 sailkatuek heriotza arteko finala izango dute, guztiak guztien aurka, bakar bat geratzen den arte. (Ez da beharrezkoa lehiakideei burua moztea) (Sailkatuek beste ordu-erdi izango dute konponketa eta hobekuntzak egiteko)
PBaina hori ez da guztia… txanda horretako irabazlea herriko txapelduna izango da... baina erabateko txapelduna, eraikitzaile onena eta kutrebot xarmantena izateko, hardwareko Orga nanoek Mordorreko su-galdatan sortutako piztiaren aurka borrokatu beharko du. (ez da egia, ez dira nanoak, baina politagoa geratzen zen).
Ez duzue aparteko ezer irabaziko, dagoeneko irabazi duzue… baina, benetan, nola utziko duzue Orgak zuen robot eskasari irabaz diezaion? Erakutsi ez dela egia!
Hardware eremuan ikusiko dugu elkar larunbatean, 18:00etan. Gogoan izan: intranetean eman behar duzue izena, 4 taldeko muga baitago.